Black eyes
'Hostile Design' Dischord Records.
Azken diskoa, Cough, grabatu eta 20 urte baino gehiagora, Black Eyes banda estatubatuarra sei kantuko lan berriarekin itzuli da, 2023an zuzeneko zenbait emanaldi egin ondotik. Hasiera-hasieratik etxe izan duten zigiluarekin grabatu dute lan berria; hau da, Washington DCko Dischord-ekin, eta estudioan Ian MacKaye (Fugazi) izan dute lagun. Sei doinuak perkusioak bultzatutako tribalismoan (bi bateria erabiltzen dituzte), jazz giroetan (saxoari esker) eta dub oihartzunetan (Burn eta TomTom doinu tropikalak) lokaztuta datoz, itzulera burrunbatsu bezain iradokitzailea plazaratzeko. 70eko urteetako Pop Group banda britainiarrak utzitako lekua betetzera datoz begi belztuak.