BLACK LABEL SOCIETY
'Engines of Demolition'
Diskoetxea: MNRK.
Orriotan iruzkindu genuen Black Label Society-ren azken lana (Doom Crew Inc., 2021). Pantera taldearekin zein beste proiektu batzuekin ibili da Zakk Wylde tarte honetan, kantu berriak konposatzeari utzi gabe. Aurreko lana baino iluntxeagoa eta gogorragoa dugu azken hau, nahiz eta bere ezaugarri nagusiak mantentzen dituen: Ozzy Osbourneren garaiko Black Sabbath eta batez ere Ozzyren beraren bakarkako ibilbidearen eragina presente dago, beraz, batez ere 1987tik aurrera eta urte askoan haren bandako partaide izan delako. Riffaren garrantzia (Gathered of Souls), pieza ilunak (Broken Pieces), balada zoragarriak (Better Days & Wised Times, Back to Me edota Osbourneren omenezko Ozzy’s Song), heavy metal gupidagabea (Pedal to the Floor) eta The Stranger-en trosta basatia dira protagonista lan boteretsu honetan. Metal eraso gogotsu eta zuzena eskaintzen jarraitzen du Zakk Wylde nekaezinak.