B.O.T.H.

B.O.T.H.
2024ko otsailaren 4a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

B.O.T.H.

'B.O.T.H.'
Argitaratzailea: Egilea editore.

Gogotsu ekin dio Bizkaiko laukoteak bere ibilbideari. Zazpi kantu propioz osatutako disko batean, hardcore estiloaren zaleak asebetetzeko moduko indarra erakutsi dute. Abiaduren arteko jokoan erraz mugitzen dira Itzalpean kantuarekin diskoari hasiera ematen diotenetik. 195, minutua nekez gainditzen duen pieza motza, erakusgarri dugu 79 segundok zer eman dezaketen. Garaziren ahotsak beste hiru partaideen babesa jasotzen du laneko pasarte askotan. Orokorrean, diskoaren azken kantuetan maila dezente igotzen dela uste dugu. Gainera, ezin alde batera utzi gitarraren boterea eta irudimenez jantzitako soloen presentzia. Legearen zaindari eta Malko isilak kantuen zati instrumentalen balioak (gitarra berriz errege) puntu gehiago ematen dizkie. Hala bada, norabide anitzeko ibilbidea egiteko gaitasuna erakutsi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.