Djékady
Balla Kouyate maliarraren eta Mike Block estatubatuarraren proIektua da Djékady. Hauxe dute lehenengo lan luzea, nahiz eta ibilbide luzeko musikariak izan; Yo-Yo Ma’s Silkroad Ensemble taldean egin zuten bat. Balafoiak eta gitarra elektrikoak, kora eta txeloak... AEBetako musikaren eta afrikarraren zubian eraikitako musika da, non nabarmentzen den, batez ere, musikarien trebetasuna. Aipatutakoaren adibide da Woody Guthrieren This land is your land kantuaren (AEBetako ereserki alternatiboaren) bertsio afro jostalaria. Ez dira lehenengoak, ezta azkenak ere, horrelako hibridazioak egiten (fusio hitza ez erabiltzearren) baina maila handiko diskoa da.