Kritika. Musika

Edison Machado

high 33764 34 TWITER maketa
2025eko maiatzaren 25a
04:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Edison Machado

'Edison Machado & Boa Nova'
Diskoetxea: Far Out Recordings.

Ingalaterrako diskoetxeak Edison Machado Brasilgo bateria jotzaile mitikoaren grabazio ezezagun hau plazaratu berri du. 1979an jasotakoa da, New Yorken, eta musikaria sasoian zegoela nabaritzen da grabazioko lehen doinutik hasita, Porto Feliz dantzagarria entzunda. Gainerako hamar kantuak sanba eta hard-bop estiloen bazterretatik kiribiltzen dira, lan sofistikatua, baina, era berean, basatia sortzeko. Musikariak gustura ari dira; batzuetan, kontrolpean, eta, besteetan, etorri askeari lotuta. Brasilgo diktaduraren itzaletik iheska iritsi zen Machado New Yorkera, eta ihesaldiari zukua atera zion, Ipar eta Hego Amerikako jazzaren tradizioak eta Machadoren sanba berrikuntzak uztartuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.