Kritika. Musika

Etorkizun beltza

etorkizun beltza
2026ko maiatzaren 10a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

ETORKIZUN BELTZA

Gernikarren hirugarren lan luzea bereziki originala ez den arren, zazpi kantu hauen exekuzioa eraginkorra eta zuzena da. Heavy metal klasikoa eta thrash metala lantzen dituzte, eta era aproposean hasten dute diskoa Diruaren erreinuan kementsuarekin. Makinak ikasten da, akaso, diskoko borobilena: gitarra azkarrak, bikoiztuak eta jostagarriak dira nagusi, baita Su Ta Garren estiloko erritmo trabatuak eta Idi Bihotzen ahots melodiak ere. Imanol Orozko abeslariaren agudoak ere bereizgarriak dira, batez ere Iraganaren erruz abestian. Abiadura, thrash metala eta gitarra solo pizgarriak dira nagusi Informazio faltsua-n. Angeles del Infierno-ren Maldito sea tu nombre euskaratu dute (Madarikatua) modu oso aproposean, agudoen erakustaldia egiteaz gain. Amaiera aldera, Sistemari kateatuta gogotsuarekin eta Hirugarren Mundu Gerra trabatuarekin, azken agur itxaropentsua eskaini digute. Lan ona da, teknikoki zuzena eta indartsua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA