The Lemon Twigs

'Everything Harmony'

Diskoetxea: Captured Tracks.

2023ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Hasteko, baieztapen garrantzitsuenari hel diezaiogun: D'Addario anaien laugarren lana harmonia erraldoiekin, melodia eztiekin eta instrumentazio barrokoekin eraikitako katedrala da. Hartara, ezer gutxi gehiago esan daiteke; halere, zerbait eranste aldera, esango dugu bi musikariek haien idoloen eragin guztiak jaso, barneratu eta grabazio aparta lortzeko gai izan direla, kopia merkea gauzatu gabe. Heroi horietako batzuk aipatzearren: Raspberries, The Beach Boys, The Beatles, Phil Spector... Zerrenda amaiezina da, betiere 1960ko eta 1970eko urteetako popari eta power-popari itsatsia. Kantuen harira, tenplu handi horren barruan kokatutako artelanak dirudite.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.