HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'La Belle'

Freaks

Idazlea: Uxue Alberdi. Ilustratzailea: Bruno Hidalgo. Argitaletxea: Elkar.

2023ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Atalka banatutako ipuin luze erromantikoa da La Belle. Irakurketa errazekoa, bere hirurogei orrialdeetan Danielle narratzaileak bere haurtzarora eramaten gaitu, arrasto sakona utzi zion bizilagun maitagarria aurkezteko. Doro(teo) zuen izena gizon txiki hark, erretiroa hartu eta etxera itzuli zen arte zirkuan aritutakoa. KariƱo handiarekin hartu zuten elkar, kontatzen digu. Goiko solairuan bera, azpikoan Doro, zoru-sabaian kaskatekoa joaz hots egiten omen zioten elkarri, berriketarako ziren topaketak abiatzekotan. Kontatzen digu ere lanbide exotiko haren albisteek nola sorgintzen zioten gogoa, eta nola begiratzen zuen Doro miraz. Harreman harekin, gainera, Daniellek bere haurtzaroko xalotasuna galdu zuela aitortzen digu, batik bat aitarekin Handia filmaren ikustaldiak sortutako hausnarketek Dororen bizitzaren alde garratza ulertzen lagundu ziotelako, eta hedaduraz bizitzak argiak bezala itzalak dituela ulertzen hasi zelako. Ipuin erromantiko honen gailurra amaieran gertatzen da. Komikietako binetak diruditen ilustrazioak ditu. Liburuaren amaieran hiztegitxo bat dago Doroteok frantsesezko hitz zenbait erabiltzen dituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.