Kritika. Musika

Ginger

Ginger / 'Narras'
2023ko abenduaren 24a
05:10
Entzun

'NARRAS'

Taldea: Ginger. Argitaratzailea: egilea editore.

Zarauzko punk rock taldeak erronka bikaina zeukan: hain zuzen ere, iazko debut diskoaren lehergarritasuna berdintzea. Sei kantu berriak entzun ondoren, disko haren boterea berdindu dutela esan dezakegu. Zulobegi-k tratamendu ezberdina daukan arren (polikiago, baina tinko), laster dator abiadura Erre bidiak kantuaren eskutik. Taldearen aktiborik onena, lehenengo diskotik sorgindu gintuzten bi eta hiru ahotsetako koruak alegia, presente dago lan honetan ere, zorionez: Atalase edota Thélxish II kantuetan lortzen dutena, adibidez, benetan liluragarria da. Orokorrean, sei kantuko disko honetan soinuak nolabaiteko konpresioa duela nabaritzen den arren, kantuen izaera frenetikoak eta freskotasunak bere horretan diraute. Ez dakit konturatzen garen zenbaterainoko altxorra daukagun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.