pilula bi
Taldea. Hartz. Diskoetxea: egilea editore.
90etako rock alternatiboa biziki nabari da zazpi kantuotan, eta gitarrek eraikitako gotorlekuak nagusi dira konposizio guztietan. Entzuten al duzue hori harresia eraiki duten gitarrez josita dago. Linealtasun formal horrek, monotonia ez, baina kantu guztien arteko segida bat iradokitzen du, hala nola Zapiak gara tematuan eta Hil argi apur bat geldoan. Pilula bi eta Errua diskoko borobilenak dira agian. Lehenean, bateria sarrera eta gitarra urratzaileak nabarmenduko genituzke; bigarrenean, freskotasuna. Zu huts erretzailean Screaming Trees-en gordintasuna antzematen dugu, eta, azkenik, Nik kantuak nortasuna ematen dio diskoari, bere koru bereziekin. Soinu eta girotze etengabe horrek dantzarako gogoa ere sortzen du, abiadura pixka bat falta zaion arren.