JOE PERNICE
'Sunny, I Was Wrong'
Diskoetxea:New West.
Scud Mountain Boys country taldea gidatzen zuenetik, Joe Pernicek beti egin du malenkonia ukitu bat duen musika, baita Pernice Brothers taldearekin pop argitsua landu duenean ere. Oraingoan bakarlari gisa dator —aurretik ere baditu diskoak bere izenpean sinatuak—, baina ez bakarrik. Izan ere, musikari ezagun ugari bildu ditu bere ondoan —Aimee Mannek abesten du Deep into The Down barnerakoian, Rodney Crowellek It Won’t Be Me-n akustikoan—, eta guztien artean americanaren, poparen eta soularen artean mugitzen den lana osatu dute. Bere baliorik nabarmenena, kantuen edertasunean duen lan (nola ez) malenkoniatsua.