Donostiako 66. Zinemaldia. Zuzenda berriak. KRITIKA

Kontatu nahi direnak

Uxue Arzelus Lasa.
2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun

'Qing feng de wei dao / Breeze'



Zuzendaria: Kun Yang. Herrialdea: Txina. Iraupena: 80 minutu.

Yu Zhao Pekinen bizi da, eta bere semearen etxean laguntzen igarotzen ditu egunak. Haren jaioterrira joatea erabakiko du Yuk, familia eta aspaldiko lagunak bisitatzera. Bertan, familiako hainbat kide bisitatu, eta lagun berriak egingo ditu.

Kun Yang zuzendari txinatarraren lehen film luzea da Breeze. Bertan, jaioterrira itzultzean sortzen diren emozio eta frustrazioak erretratatu nahi izan dituela adierazi du zuzendariak; protagonistari bezala, urte asko kanpoan egon ondoren etxera itzultzeak eta dena aldatuta dagoela ikusteak sortzen dituen sentimenduak. Aldi berean, familiarteko harremanei eta familia-kide zaharrenen zaintzari buruz gogoeta egin nahi izan du.

Nik ez dut zuzendariak aipatutako gai eta hausnarketarik aurkitu. Film zuzena da, era egokian zuzenduta dago, eta abiapuntu interesgarria du, baina ez dakit nor den protagonista, ez dakit zer nahi duen, eta ez dirudi inolako motibaziorik duenik. Hori dela eta, Yangen filmak bata bestearen atzetik doazen sekuentzia multzo bat dirudi eta, amaitzerako, ez dakigu zer kontatu nahi izan duen. Lehen sekuentziak, Pekinen gertatzen direnak, zuzendariak aipatutako familiarteko harremanei buruz hausnartzeko abiapuntu indartsua badira ere, filmak aurrera egin ahala gogoeta hori desagertuz joango da, zentzua galtzen duen arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.