Feist

'Multitudes'

Diskoetxea: Universal Music.

2023ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Irakurri dut nonbait, sei urte itxoin behar izateko ez dela espero zuten diskoa Multitudes hau. Bada, niretzat, norabide argi batean sorturikoa, urte hauetan guztietan izan dituen bizipenen ondoriozko sentimenduz betea dago —amatasuna eta aitaren heriotza batez ere— eta bikaina da Feist artistaren azken lana. Gitarra garbiak, bere ohiko ahots fin eta gardena, eta moldaketa zainduak, guztiak primeran konbinatzen ditu diskoa osatzen duten hamabi abestietan. Su baxuan egosiak dirudite abestiek, patxadaz sortu eta onduak, mimo handiz betiere, eta hori nabaritzen da. Pop doinuak dira nagusi, aurrekoetan bezala, folkarekin nahastuta, eta hitzak barne-barnetik ateratakoak dira, ohikoa duen aura intimista hori mantenduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.