HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Afaltzera etorri zen tigrea'

Purrut!

Idazlea: Steve Smallman. Ilustratzailea: Joelle Dreidemy. Itzultzailea: Jone Hualde. Argitaletxea: Denonartean.

2023ko ekainaren 18a
00:00
Entzun

Ipuina bere osotasunean ulertzeko ezinbesteko izango zaio irakurleari aurreko albumak irakurtzea, edo birgogoratzea. Gogoan hartu behar dugu lan hau bilduma baten laugarren titulua dela, dagoeneko otso, arkume eta krokodiloaren adiskidetasuna justifikatzen duten ezinbesteko aleez osatua.

 

Bai, izenburuak azpimarratzen duen legez, tigrea da pertsonaia berria, baina ez, ordea, protagonista. Hain da nabarmena, ezinbestez birpasatuko ditugula aurreko aleak, bereziki arkumetxoaren eta krokodiloari dagozkionak.

Lehen tituluan (Afaltzera etorri zen arkumetxoa) aurreragoko kontakizun guztien muina den otsoaren eta arkumearen adiskidetasun «ezohikoa» arrazoitu zitzaigun, otsoaren bakardadearen, arkumearen egoera zailaren eta bien bihotz ontasunean eraikia. Bigarren tituluak ( ...etorri ziren otsoak) protagonista bien adiskidetasuna zalantzagabea dela azpimarratu zigun, eta hirugarrenak ( ...etorri zen krokodiloa) arkumetxoaren eta otsoaren harremana salbuespena ez, baizik eta hedakorra den maitasun unibertsal baten ondorioa dela iradoki zitzaigun.

Azken laugarren honetan, ordea, tigrearen agerpenak maitasun unibertsalaren ideiari baina bat ekartzen dio...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.