Kritika. Musika

Rome

Andoni Tolosa.
2026ko urtarrilaren 18a
04:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

rome

'The Tower'

Diskoetxea: Trisol music

Rome izenaren atzean Jerome Reuter dago. Ahots sakona, lodia du Luxenburgoko kantari eta idazleak, hurbilago, betiere, tradizio germanikotik anglosaxoitik baino. Espeziala gertatzen da kantaera hori (Nik Caverena baino sakonagoa batzuetan, hortik atera kontuak) Romek proposatzen digun folk apokaliptikorako. Emari handikoa da Reuter jauna, eta hortxe dago 2005etik taldeak osatutako diskografia mamitsua. Adibidez, 2025eko azken hatsetan bi disko kaleratu zituen batera: The Tower hau eta The Hierophant. Disko erabat akustikoak dira biak, ohikoak dituzten letaniaz, giro ilunez eta epikaz beteak. Intentsoak, oso intentsoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.