Kritika-Musika

Sunday Mourners

Sunday Mourners
mikel lizarralde
2026ko apirilaren 26a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

SUNDAY MOURNERS

'A-Rhythm Absolute'

Diskoetxea: Curation Records.

Kaliforniatik dator laukote hau, baina haren estreinako diskoan entzun daitekeenaren arabera, New Yorkekoa izan zitekeen trankil-trankil. Are, 1970eko hamarkadaren amaierakotzat jotzeko tentazioa ere izango genuke. Baina ez. Sunday Mourners gaur-gaurko taldea dugu, nahiz eta haren musikak atzera eramaten gaituen. Television (Biography), The Feelies (Careers in Acting) eta Talking Heads (He Cried) taldeen eragina antzeman dakioke, baina tarteka The Velvet Underground eta Yo La Tengoren eztanda elektrikoetara ere hurbiltzen da (Darling). Debut album oso estimagarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA