Ricardo Ribeiro

'Terra que vale o ceu'

Diskoetxea: Warner Portugal.

Andoni Tolosa.
2023ko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Disko hau hamaikagarren kantua entzuten hasiz gero (Terras dum Mar Interior), ia esperimentaziotik hurbil dabilen artista bat irudikatuko duzue, eta baita haren ahots ahaltsuak eskuratu ditzakeen lurraldeak ere. Baina, hori horrela izanda ere, kantari portugaldarrak fadoaren erroetara jotzen du, baita bere ibilbideko zazpigarren disko honetan ere. Ez da ilusio huts bat, ez, Barreiro jaunak gaitasuna baitu horretarako, eta, era berean, oilo larrua jarriko dizun eta, Atlantikoaren ordez, Mediterraneo aldera begiratzen duen kantu sorta eder hau ontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.