Kritika. Musika

The Beaches

The Beaches
mikel lizarralde
2025eko irailaren 28a
04:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

THE BEACHES

'No Hard Feelings'
Diskoetxea
:

 Awal.

Torontotik datoz lau emakume hauek, eta haien hirugarren diskoan indie-jangle-poparen eta pop epikoaren artean aise mugitzen direla erakusten dute. No Hard Feelings, beste ezeren gainetik, ahots gora abesteko eta etenik gabe dantzatzeko pop ereserki itsaskorrez beterik baitago. Askotan Alvvays taldearen moldeak ekartzen ditu gogora (Did I Say Too Much), eta uneren batean RVGren antza ere har dakioke, batez ere, Romy Vagerrena bezala, Jordan Millerren ahotsa ere sendoa delako (Sorry For Your Love). Une bizien (Last Girls at The Party) eta bareagoen (Lesbian of The Year) artean, lehenengoak nabarmentzen dira, baina, edonola ere, hutsune gutxiko lana da No Hard Feelings.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.