THE REDS, PINKS AND PURPLES
'Acknowledge Kindness'
Diskoetxea:Fire Records.
The Reds, Pinks and Purplesen musikak beti izan du 1980ko hamarkadako indie-poparekiko lotura bat, (sasi)euforiaren eta malenkoniaren artean kulunkatzen den izpiritu bat. Glenn Donaldson estatubatuarrak ez ditu ezkutatzen bere erreferentziak, nahiz eta haren lanak entzutean agerikoa den nortasun handiko musikaria ere badela. Oraingoan Donaldsonek berak aipatu du The Go-Betweensen 16 Lovers Lane (1988) eta American Music Cluben California (1988) diskoen soinua lortzen saiatu dela, eta horrek berak adierazten du Acknowledge Kindness hau nondik nora doan: minean arakatzen du soinu oparo baten bitartez. Eta langintza horretan kantu triste bezain bihotz altxatzaileak uzten ditu bidean: New Leaf, Heaven of Love, Emo Band eta Mark Eitzelek sina zezakeen Build Love, besteak beste.