Kritika. Musika

The Telephone Numbers

the telephone
2025eko azaroaren 2a
04:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

the telephone numbers

'Scarecrow II'.
Diskoetxea:
Slumberland

AEBetako San Frantzisko hiriko pop independentearen ikurretako bat da Thomas Rubenstein. 2021ean telefono zenbakien estreinako lan sendoa argitaratu zuen, The Ballad Of Doug, eta orain, orduko proposamena nabarmen aberastu du, besteak beste, soken konponketak tarteko. Taldea ere berritu du: Morgan Stanley (The Umbrellas), Phil Lantz (Neutrals, Chime School) eta Charlie Ertola. Emaitza The Go-Betweens australiar klasikoen parean dago, bai instrumentazioagatik bai kantuen kalitateagatik. Bigarren ahalegin hau karameluz gainezka datorren pastel borobila da pop zaleontzat. 2025eko pop disko onenetarikoa da, azaroan etorriko den Sharp Pinsen berriarekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.