Kritika. Musika

Woody Guthrie

Woody Guthrieren diskoa
Andoni Tolosa.
2025eko irailaren 14a
04:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

WOODY GUTHRIE

'Woody At Home'

Diskoetxea: Woody Guthrie Publications.

 

Lehenengo zinta-grabagailu estereoak 1950ean agertu omen ziren AEBetan, eta horrelako bat utzi zioten Woody Guthrieri bere gauzatxoak graba zitzan. Eta horrela grabatu zituen disko bikoitz honetan bildutako 22 kantuak Brooklyneko bere apartamentuan. Tartean badira kantu ezagunen sutondoko bertsioak. Adibidez; diskoa irekitzen duen This Land Is Your Land himnoaren bertsio berezia, edota Deportees ezagunaren bertsio primitiboa. Horrez gain, badira sekula argitaratu gabeko hamahiru kantu. Grabazioak berreraiki dituzte ahalik eta soinu kalitaterik handiena eduki dezaten, baina, era berean, maketa ukiturik galdu gabe, eta lortu dutela esan daiteke. Ederra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.