Kritika. Musika

Yungblud

Jungblud
2025eko azaroaren 9a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

YUNGBLUD

'Idols'. Diskoetxea: Capitol.

Dominic Richard Harrison-en musika hitz batean deskribatu beharko bagenu, hitz hori freskotasuna dela esango genuke. Laugarren disko honek, hori bai, beste faktore bat txertatu dio ekuazioari: heldutasuna. Honela, bere eraginak nahiko nabariak diren arren (Beatles, Oasis, U2, The Verve, The Cure...) unibertso propio bat sortu du. Disko honek solemnitate berri bat dakar kantu askotan, adibidez The Greatest Parade, Change eta Monday Murder kantuetan. Beatles/Oasis eraginak Lovesick Lullaby, Monday Murder eta abarretan nabari ditugu, baita orkestrazio landuak ere (Hello, Heaven Hello, Change, Ghosts...). Gainera, diskoa bederatzi minutuko kantu batekin hastea (Hello, Heaven Hello) bereziki ausarta da inondik ere. Disko bizia da gainera, koruei eta baladei leku asko egiten diena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.