'Kutsidazu bidea, Ixabel'-en jauzia pantaila handira

'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlana pantaila handira eraman nahi dute Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues zuzendariek. Errodaje lanak gaur hasi dira Zizurkilen (Gipuzkoa) dagoen Idarreta baserrian. Bertan grabatuko dituzte etxe barruko eszena guztiak. Kanpokoak, aldiz, Gaztelun grabatuko dira.

2005eko uztailaren 18a
19:04
Entzun
Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues dira 'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlanaren filmeko zuzendariak. Gaur hasi dira errodaje lanak Zizurkilgo (Gipuzkoa)Idarreta baserrian.

Pasa den astean ensaioak egin zituzten eta, gaur errodaje planari eman diote hasiera. Goizeko bederatzietan hasi dira lanean aktore eta teknikari guztiak. Gaurkoan, plangintzan ezarrita zegoen guztia egin dutela jakinarazi dute. Jende andana dabil errodajean lanean.

'Kutsidazu bidea, Ixabel' Josean Sagastizabalek idatzitako liburua eta, 1976an izandako bizipenetan oinarritzen da. Euskaldun berri batek baserri batean izaten dituen pasajeak kontatzen ditu. Juan Martin (Mikel Losadak egingo du bere papera) euskaldun berria da eta baserri batera doa bere euskara hobetzera. Bertan, etxeko alabaz maiteminduko da; Ixabel (Ainere Tolosa).

Liburuak eta antzerkiak izan zuten arrakasta kontuan hartuta, istorioa pantaila handira eraman nahi dute Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok. Horretaz gain, errodajean grabatutakoarekin, bi muntaia desberdin egingo dituzte: bata filma egiteko eta, bestea, telesail bat osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.