Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea, Ixabelnobelan oinarritua dago; finean, haren egokitze zinematografikoa da, baina ez da huts-hutsean nobelako kontakizunera mugatzen. Euskara hutsean filmatua dago. Antzezleak, besteak beste, Mikel Losada, Ainere Tolosa, Iñake Irastorza eta Mireia Gabilondo dira.
Filmaren hariaDonostiako gazte euskaldunberri baten bizipenetan oinarritzen da. Gazteak mendi puntan galdutakobaserri batean igaroko ditu udako egunak euskara maila hobetzearren.Bertan, berak euskaltegian ikasitako euskara eta baserritarrek erabiltzen dutena zerikusirik ez duela konturatuko da. Bien bitartean, baserri bizimoduaren egunerokotasunean murgilduko da.
Informazio gehiago hemen .
Zinema
'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute
Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi Sailean aurkeztuko dute ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ filma, datorren irailean. Gainera, Altadis zuzendari berriarentzeko sarian eta Montblanc gidoilari berriarentzakoan leihatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu