Artea

Landa eta Izagirreren Puig Antichi buruzko erakusketa Vilaweb.tv-n

2007ko urriaren 8a
16:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Salvador Puig Antich (Bartzelona, 1948-1974) ekintzaile anarkistaren inguruko erakusketa jarri du Erramun Landa (Ea, Bizkaia, 1958) margolariak Bartzelonako MX Espai aretoan. Landaren grabatu eta marrazkiak ez ezik, Koldo Izagirreren (Pasaia, Gipuzkoa, 1953) poemak ere jasotzen ditu Harresi ostean pareta erakusketak.

Hain justu, erakusketa horri buruzko bideo erreportajea landu du Kataluniako Vilaweb.tv internet bidezko telebistak. Landaren azalpenak jasotzeaz gain, haren irudiak eta Izagirreren poemak jasatzen dituzte bideoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.