Larramendiren 'Hiztegi hirukoitza'-ren ale bat jaso du Euskaltzaindiak

Euskadiko Kutxak hamar urterako utzi dio bi liburutan banaturiko hiztegia, ikertzaileen esku egon dadin

Erredakzioa
2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskadiko Kutxak Manuel Larramendiren 1745eko Hiztegi Hirukoitza-ren ale bat utzi dio Euskaltzaindiari, hamar urterako. Bi liburuk osatzen dute hiztegia. 800 orritik gora dira, eta hemendik aurrera, ikertzaileen esku egongo da lan hori. Kontsultak errazago egiteko, Euskadiko Kutxak 200 faksimile egin ditu, eta horietako batzuk, jatorrizko obrarekin batera, akademiari laga dizkio.

Urte askoan baztertua izan zen Larramendiren obra, hiztegia barne, eta Koldo Mitxelenak ekarri zuen lan hori berriro ere plazara. Bere idazlanetan ikus daitekeenez, euskararen defendatzaile sutsua zen Larramendi (1690-1766).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.