Leioako Umore Azoka bertan behera uztea erabaki du udalak
KALEKO ARTEAK. Maiatzaren 14tik 17ra zen egitekoa XXI. Umore Azoka Leioan (Bizkaia), baina, koronabirusaren hedapena dela eta, ez egitea erabaki du udalak. «Aztertu ditugun aukera posible guztien artean, hau gogorrena baina errealena da. Jasaten ari garen pandemiaren eta ondorengo eraginen inguruko zalantzak ikusita, ezinezkoa da aurreko urteetako bermeekin eta eraginkortasunarekin egitea», adierazi du udalak ohar baten bitartez.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu