Disko berria osatu eta plazaratu du Benito Lertxundi (Orio, 1942) musikariak, azken urteetan landu eta ondutako hamar kanturekin: Itsaso ulu zolia. 1965ean jendaurrean kantatzeari ekin zionetik osatu duen ibilbide luzean plazaratu duen hamabosgarren diskoa da. Aurrekoa 2005ean kaleratu zuen, baina zuzeneko disko bat izan zen, kantu berririk gabekoa. Hainz zuzen ere, 2002an, orain 6 urte, argitaratu zuen lanl berriz osatutako azken lana (Nere ekialdean).
Arestian aipatu bezala, hamar kanturekin dator oraingoan Lertxundi. Hamar abesti horietatik bederatzi guztiz berriak dira, letraz zein musikaz. Hamargarrena, berriz, Jose Mendigue poetak XIX. mende amaieran idatzitako Kantuz-en bertsioa. Hain justu,doinu horixe da diskoko lehena.
Halaber, diskoak badu beste ezaugarri bat ere: kantuen erdiak alaiak dira; beste erdiak, berriz, Lertxundik sarritan islatu duen tristuraren sokakoak. Bi aldeak ezagutarazi ditu, beraz, oraingoan.
Musika
Lertxundi tristea, Lertxundi alaia
Orioko musikariak =iItsaso ulu zolia=i diskoa aurkeztu du, hamabosgarrena. Hamar kanturekin osatu du diskoa: alaitasuna transmititzen dute erdiek; Lertxundi malenkoniatsuari leial zaizkio besteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu