ZINEMA

Leslie Nielsen aktorea hil da 84 urterekin, Hollywoodeko komedien aurpegi ezaguna

1950. urtetik ehundik gora filmetan parte hartu zuen, besteak beste, 'Airplane' filman eta 'The Naked Gun' film sortan parte hartu zuen.

2010eko azaroaren 29a
09:07
Entzun
Leslie Nielsen aktore kanadiarra hil da 84 urte zituela, AEBetan. 1950. urtean hasi zen Hollywooden lanean, eta hasiera batean drama landu bazuen ere, komediak egin zuen ezagun gero. 1950. urtean iritsi zen Hollywoodera, eta harrezkero ehun film baino gehiagotan hartu zuen parte.

Telebistan ere aritu izan da 60 urte hauetan, eta Police Squad! (1982) eta Day by Day (1988) telefilmetan egindako lanagatik Emmy saria jasotzeko hautagaien artean ere egon zen. Zineman, berriz, besteak beste Forbidden Planet (1956), The Poseidon Adventure (1972), Airplane (1980) filmetan eta The Naked Gun (1988-1994) eta Scary Movie (2003-2009) film sortetan parte hartu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.