elkarrizketa aurrerapena

"Liburu konplizeak topatzea zaila da euskal literaturan"

Uxue Apaolaza idazleari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk, 'Mea culpa' nobela dela-eta (Elkar).

2011ko ekainaren 13a
17:01
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Uxue Apaolazaren esan batzuk:

- “Nerabezaroan absoluturako joera dugu, bai, baina helduak izan dira maiz besteen nerabezaroak beren fanatismoak elikatzeko edozein preziotan erabili dituztenak”.

- “Nigatik oraindik pare bat urte pasa nezake nobelari bueltaka”.

- “Ordenagailuan beti dago ‘ipuinak’ karpeta, eta bertara itzuliko naiz, itzulita nago egia esan, baina ez argitaratzean pentsatuz”.

- “Liburu konplizeak topatzea zaila da euskal literaturan eta gainerakoetan, baina kultura mendebaldarrak urte asko ditu, eta errazagoa da konplizitate horiek dagoeneko filtro asko pasatu dituzten iraganeko liburuetan topatzea”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.