Liburuan esandakoak

2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nestor Basterretxea: «Euskal herritarren protesta itzela izan zen Ama Lur, Espainiako diktaduraren aurkako aldarria».

Imanol Uribe: «[Errodajea] une gorena da niretzat, gainontzekoa da bizitzea errodatzeko».

Antxon Ezeiza: «Mundu guztiak ezberdintzen ditu aktore ingelesa, suediarra edota italiarra. Guk ez dakigu gure ekintza bakoitzean dagoen arrastoa bereizten. Eskuak, keinuak, jarrerak, eutsitako emozioak, heriotzari aurre egiteko modua…».

Montxo Armendariz: «Niretzat funtsezkoa ez da filmak euskaraz errodatzea ala ez, askoz garrantzitsuagoa da euskara merkatuan egotea, zineman eta leku guztietan».

Juanba Berasategi: «Pelikula euskaldunak daude, ez zinematografia euskalduna. Oraindik ezin dugu definitu, horretarako prozesu luze bat behar delako».

Helena Taberna: «Zinema ona inoiz ez da manikeoa, bi aldeez hitz egiten du, eta bi aldeak erakusterakoan behartzen zaitu gatazkan pentsatzera […]. Eta horri esker errazago joan dira gauzak Irlandan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.