Musika

Lin Ton Taun taldea agertokietara itzuliko da bihar

Hamabi urte pasako etenaren ondoren, taldeak Patana Fest jaialdian joko du, Zestoan, eta udan hainbat kontzertu eskainiko ditu. Apirileko entsegu bateko bideoa kaleratu du 'Urola Kostako Hitza'-k: [Youtube]http://youtu.be/1eIk-WAkKVE[/Youtube]

Berria.info
2013ko ekainaren 7a
16:20
Entzun

Patana Fest jaialdia bihar egingo da, Zestoan. Lin Ton Taunez gain, Belako, Grises, Malder, Skasti, Wilhelm and The Dancing Animals eta Kasik taldeak ariko dira zuzenean.

Bihar Lin Ton Taunen itzulerari buruzko erreportajea kaleratuko du BERRIAk. Hamabi urte geroago berriro ere taularatuko da Zestoako taldea, Patana Fest jaialdian. Horrez gain, udan hainbat kontzertu eskainiko dituela jakinarazi du. 90eko hamarkadan, rocka eta trikitia nahastu zituen taldeak, eta lau disko kaleratu zituen egin zuen ibilbidean. Besteak beste, Zestoako harrobia eta Euskaraz eta kitto! abestien sortzaileak dira.

Zestoako herritarrak Lin Ton Taun berriro ere entzuteko gogoz daude; hori adierazi diete, behintzat, kalean. Eta taldeko kideek argi dute helburu nagusia ondo pasatzea eta oso pasaraztea dela. Berriro ere entseguak egiteko elkartu direnean ikusi dute garai hartako abestiek, lehenengo diskotik laugarreneraino, "berezia den zerbait" sortzen diela, eta hori sentipen hori azaldu nahi dute biharko kontzertuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.