'NOR BERE BIDEAN'
Egilea: Joan Mari Irigoien.
Argitaletxea: Elkar.
Damaso eta Gabino dira orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua izan dutenak: Damaso razionala eta eszeptikoa da, eta engainutzat dituen erlijioa edo aberria arbuiatzen ditu; Gabino, berriz, sentikorra eta sentibera da, xaloa eta ameslaria. Elkarri idatzitako gutunen bidez aurkeztu du Joan Mari Irigoienek bi anaien harremana nobela honetan.