Literatura

Literaturako Nobel Saria Doris Lessingentzat

Engaiamendu politiko eta soziala haren lanaren ezaugarrietako bat da.

2007ko urriaren 11
15:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Doris Lessing (Kermansha, Iran, 1919) idazle britainiarrak irabazi du aurtengo Literaturako Nobel Saria.

Erresuma Batuko militar baten alaba izanik, Iranen -Persia zen orduan- jaio zen, baina Rodhesiara (egungo Zimbabwe) joan ziren laster. Hala ere, 36 urterekin Londresera itzuli zenean hasi zen idazten.

Arazo sozial eta politikoekin engaiamendua izatea da haren lan literarioaren ezaugarrietako bat, bereziki, arrazakeriaren kontrako jarrerarekin eta emakumeen askatze borrokaren aldekoekin. The golden notebook (Urre koloreko koadernoa) liburua ikurtzat izan dute hainbat feministak. Hala ere, Lessingek ez du gogoko feminismoarekin identifikatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.