Kritika-Musika

Lone Striker

Lone Striker
mikel lizarralde
2025eko azaroaren 16a
04:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

LONE STRIKER

'Lone Striker'
Diskoetxea: 

Safe Suburban Home.

Teenage Tom Petties eta Rural France talde (ia) ezezagunekin erakutsi zuen Tom Brownek baduela pop melodiak egiteko gaitasuna, baina Lone Striker bere proiektu berriarekin iraganeko lanak gainditu dituelakoan nago. Taldearen estreinako diskoa poparen eta americana-rik pertsonalenaren artean mugitzen da, baina estiloek baino gehiago, kantuek egiten dute handi bilduma hau. Silver Jews eta Sparklehorse lasaienen oihartzunak dituzte, adibidez, Dunno-k eta Never Blown a Kiss-ek, eta Cursed Like Roy irrati-formula ametsezko batean entzun beharko litzatekeen pop kantu itsaskorra da. Baina disko osoa da bikaina. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.