Luis Garcia Berlanga zinemagilea hil da gaur goizean, 89 urte zituela. Valentzian jaioa (Herrialde Katalanak), bere filmetako batzuk klasikoak dira Espainiako zinemagintzan, beste batzuen artean, ¡Bienvenido Mr. Marshall!(1952), Plácido (1961) eta El verdugo (1963).
Familiaren hitzetan, "lasai" eta adinagatik hil da. Bere azken filma 1999an estreinatu zuen, París-Tombuctú, eta 2000. urtean utzi zuen zinema.
ZINEMA