Literatura

Luis Garderi eman diote Xabier Lete saria

'Eremuen birkalifikatzea' poesia liburuagatik jaso du saria

Luis Garde, saria jasotzen. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 23a
07:50
Entzun

Igor Estankona, Joxerra Garzia, Tere Irastorza, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Otaegik osatutako epaimahaiak Luis Garderen Eremuen birkalifikatzea lana aukeratu du Xabier Lete sariaren bigarren edizioko irabazle. Otaegik adierazi duenez, "ausardia" izan da epaimahaia erakarri duena, eta hala, haien iritziz, " liburuko poemetan arnasa handiko ahots poetikoa mintzo da, oreka bereziz elkartzen dituena gizarte kritika eta metapoetika". 23 lan aurkeztu dira aurtengo sariketara, eta lan horien "kalitate aipagarria" azpimarratu dute. 

Eremuen birkalifikatzea Garderen zazpigarren lana da, eta lan guztiak dira haren esanetan "ezberdinak"; bai gai aldetik, eta baita tonu aldetik ere. Oraingo lan honetan, krisi sozial, ekonomiko, moral eta etikoaren gaiak lotzen ditu poema guztiak; hori da liburuaren hari orokorra. Hala ere Gardek adierazi duenez, "sobera monotono" ez izaten saiatu da. Bestalde, saririk ederrena "irakurketa bera" dela azaldu du idazleak.

2011. urtean sortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak poesia sari hau XX. mendeko poeta handiaren memoria eta lana denboran ez galtzeko helburuarekin. Sariketaren lehen ekitaldian, duela bi urte egindakoan, Karlos Linazasoro izan zen irabazlea Ezer gehiago behar gabe lanarekin (Pamiela, 2012). 22 lanek hartu zuten parte bertan.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.