Kritika. Musika

Lunchbox

lunchbox
2025eko apirilaren 20a
04:00
Entzun 00:00:0000:00:00

LUNCHBOX

Kaliforniako Oakland hirian finkatutako zigilu pop zaleak Luchbox bikoteak 2002an plazaratutako lan hau berreskuratu du, binilozko disko parea biltzen duen berrargitalpen txukuna plazaratzeko —bere garaian CD formatuan baino ez zen argitaratu—. Taldearen proposamenean gitarrez jositako pop kantuak gailendu izanagatik ere, disko ezezagun baina kultuzko honetan psikodeliaren bidea hartu zuen estudioko lan esperimentala tarteko. Hala, askotariko giroak antzematen dira, betiere pop estalki batean bilduak: dub oihartzunak, loop-ak, droneak, sintetizadoreak, interludioak… Zoragarria!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.