Maceo Parker, Eric Sardinas eta Davina & The Vagabonds, Getxoko blues jaialdian
MUSIKA. Hilaren 16tik 18ra egingo da Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdia, eta nazioarteko hiru izen handi ariko dira. Lehenengo egunean, Davina & The Vagabonds ariko da Algortako Biotz Alai plazan, New Orleanseko doinuak, soula eta gospela uztartzen dituen taldea. Maceo Parker saxo jotzaile eta funkaren mitoa 17an izango da, leku berean, eta, 18an, Eric Sardinas gitarrista estatubatuarra.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu