Musika

Mahoma, RIP musika taldeko kantaria, hil da

Carlos Agirreurreta 'Mahoma' RIP musika talde ezaguneko kantaria hil da. Hain zuzen, atzo aurkitu zuten bere etxean, Bilbon, hilotz. 80.eko hamarkadan Euskal Herriko musika talde ezagun eta apurtzaileenetakoa izan zen RIP. Punkaren aitzindari izan ziren Euskal Herrian.

2003ko urriaren 14a
13:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Arrasateko (Gipuzkoa) lau gaztek osatu zute RIP taldea 1981ean, punkaren mugimenduaren bat eginez: Julek jotzen zuen gitarra, Txerrak bateria, Portuk baxua, eta Carlos `Mahoma' zen kantaria. 1984an plazaratu zuten lehen grabazioa, Eskorbuto taldearekin partekatutako Zona Especial Norte mini LPa.

1987an plazaratu zuten bigarren diskoa, No te muevas izenekoa. Hala ere, kontzertuak izan ziren RIPen lehentasuna, punka eta musika bizitzeko modu bat baitziren haientzako.

Portu baxua duela zenbait urte hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.