Bertsolaritza

Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe "euskal poetak" Renon

Renoko Euskal Ikasketen zentroan izango dira biak etzi, eta, gero, National Cowboy Poetry Gathering jardunaldietan parte hartuko dute.

Lujanbio, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 24a
11:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Unibertsitatean bertso saioa egingo dute bihar Lujanbiok eta Artetxek. Euskal Ikasketen zentroak egin duen oharrean dioenez, "euskal poemak sortuko dituzte, bi bertsolarik abestu eta interpretatuz". "Euskal poeta" itzuli dute "bertsolari" hitza. "Aukera paregabea da bertsolaritzaren artea bertatik bertara ezagutzeko", diote oharrean.

Lujanbio eta Artetxe ez dira horretara bakarrik joan Ameriketako Estatu Batuetara. Cowboy Poetry Gathering jardunaldietan parte hartzekoak dira urtarrilaren 29tik otsailaren 3ra, eta jardunaldi horietan haiekin batera izango dira Oihana Iguaran bertsolaria eta Jone Miren Hernandez ikerlaria ere. Renoko Euskal Ikerguneak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dute egitasmoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE