Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak maketa lehiaketa antolatu du: maiatzaren 15era bitartean parte har daiteke. Jasotako abesti guztien artean hamar aukeratuko dituzte, eta CD bat grabatuko dute, ekainaren erditik aurrera. Gainera, abestirik onenaren bideoklipa grabatuko dute.
«Trikiti ikasle gazteentzat da: musika edo trikiti eskoletatik irten, eta beren ikasketei bide egiteko proposamena da». Sortu berri diren erromeria taldeek edo sortzeko bidean direnek ere parte har dezakete. Lehiaketaren bidez, «esperientzia apur bat» eskaini nahi diete, hautatutako abestiak estudio profesionaletangrabatuko baitituzte. Horrez gain, ikusgarritasuna ereeman nahi diete, «hortik aurrerako bidea errazagoa izan dezaten».
25 urtez azpiko talde, bikote eta bakarlarientzat da lehiaketa. Abestia bideoan grabatu beharko dute, taldekide guztiak zuzenean jotzen azaltzen direla. Abestiek, hitzik izatekotan,euskaraz izan beharko dute, eta inon argitaratu gabeak izanbeharko dute. ProposamenakInternetez bidal daitezketrikitixa@trikitixa.eus helbidera, eta lehiaketaren inguruko xehetasun guztiak, berriz,trikitixa.eus webgunean eskegi dituzte.
Maketa lehiaketa, trikitiari eusteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu