Malek Txebel idazle eta ikerlariak arte klasikoaz eta arte garaikideaz hitzaldia emango du martxoaren 9an Donostiako Ernest Lluch kultur etxean, Mila gau eta bat gehiago-ko ipuin tradizionalak aipatuz adierazpen artistikoen galkortasunaz ohartarazteko. Islamiar kulturan aditua da Malek Txebel (Skikda, Aljeria, 1953), Manifeste pour un islam des Lumières liburuaren egilea.
Irauteko asmoz egina? Artean iraunkorra eta iheskorra dena zikloaren barruan egingo du hitzaldia Txebelek. Jardunaldien asmoa «iraunkortasunak eta iheskortasunak antzerkian duten lekua» auzitan jartzea da. Mila gau eta bat gehiago-ko bi ipuin entzungo dira saioan, Ane Gabarain eta Carmen Pardo aktoreek grabatuak, eta Marcos Ordoñez idazle eta antzerki kritikariaren testu baten proiekzioa ere egingo da. Horretaz gain, Alicia Otaegi artistak Aieteko jauregiko parkerako egindako obra galkorrari buruzko bideo lana ere emango dute, Xabier Erkiziaren musikarekin.
Jardunaldien egitarauak bost antzerki obraren emanaldiak ere hartzen ditu bere barnean. Horietako bat, El mercader de Venecia, gaur eta bihar emango dute, Viktoria Eugenia antzokian.
Malek Txebel artearen galkortasunaz mintzatuko da Donostian
Antzerkiaren iraunkortasuna aztertuko duten jardunaldien barruan egingo du hitzaldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu