Musika. A Cumpagna & Trio Suspirata

'Mare Nostrum'

Diskoetxea: Casa Editions.

Andoni Tolosa.
2020ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Ernesto Valiensi orkestra zuzendariaren ekimena izan zen A Cumpagna Korsikako taldea eta Suspirata hiruko italiarra elkarlanean jartzea. Elkarlan horren emaitza da disko hau, eta bertan uztartu egiten dira korsikar erroak zein ahotsak, inprobisazioarekin eta musika garaikidearekin. Emaitza bikaina da, zirkulu moduko bat egiten baitu diskoak erroetatik etorkizunera doan bide horretan, une batzuetan organikoa eta oso lurtarra, beste batzuetan airezkoa eta apur bat lisergikoa. Ez dago hausturarik musika ulertzeko bi modu horien artean; are gehiago, esan daiteke herri musika baratze ezin egokiagoa gertatzen dela, askotan, ideiarik berritzaileenentzat. Ez da erraz entzuteko diskoa, baina merezi du ahalegin txikiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.