Margot Kidder aktorea hil da, 'Superman' film sailean Lois Lane izan zena
ZINEMA. Margot Kidder aktore kanadarra igandean hil zen, 69 urte zituela. Ezagun egin zen Lois Lane kazetariaren rola bete zuelako Superman filmean (1978), eta baita haren ondoren iritsi ziren Superman II (1980), Superman III (1983) eta Superman IV-n ere(1987). Black Christmas (1974)filmarekin egin zen ezagun, eta telebistarako ere egin zuen lan (Boston Common).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu