Jende ugarik eman zion atzo azken agurra Maria Isbert espainiar aktoreari Albaceteko (Espainia) Teatro Circo antzokian. Hilaren 17an Villarobledoko erietxean ingresatu zuten, eta hantxe hil zen herenegun, lehendik zeuzkan gaitz kronikoak larritu eta gero, 94 urte berriak zituela. Hil kapera haren jaioterrira eramango dute gaur, artistaren jaioterrira, Tarazona de la Manchara, eta han ehortziko dute gorpua.
1917an jaioa, Jose Isbert aktorearen alaba zen Maria Isbert, eta haren ondoan egin zuen debuta, 1939an, Albaceteko Teatro Circo antzokian, Nuestra Natacha antzerki lana emanez. Antzerkian, zineman nahiz telebistan ehunka lanetan parte hartu zuen ondorengo urteetan. Zinemagintzaren arloan, bigarren mailako rol gogoangarriak egin zituen Espainiako zinemagintzako film askotan, Luis Buñuelen Viridiana (1961) eta Luis Garcia Berlangaren El verdugo (1963) horien artean. Ramon Bareak zuzendutako Pecata minuta filmean, Alex Angulo, Marivi Bilbao, Elena Irureta, Pilar Rodriguez eta Paco Sagarzazurekin batera egin zuen lan, 1998an.
El cianuro, ¿solo o con leche? obraren emanaldi batean igo zen azkeneko aldiz oholtza gainera, 2003an.
Maria Isbert espainiar aktorea gaur ehortziko dute jaio zen herrian
'Viridiana' eta 'El verdugo' filmetan ez ezik, Ramon Barearen 'Pecata minuta'-n ere parte hartu zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu