Marino Goñik musikaren mundua utzi du, berrogei urtez lan egin ostean

Soñua eta Oihukan lan egin ondoren, Gor diskoetxeko arduradunetako bat izan da 1991az geroztik

Juan Luis Zabala
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Disko artean lanean berrogei urtez aritu ostean»,Marino Goñik «borroka uztea» eta «erreserbara pasatzea» erabaki duela adierazi du, Gor diskoetxearen webgunean (www.gordiscos.com) irakur daitekeen ohar labur batean.Gor diskoetxea ez dela itxiko ohartarazi du testu berean, eta lankide ohiei esker ona adierazi die. Burlatan (Nafarroa) jaio zen Marino Goñi, 1951ean. Motos, Fiebre eta Balerdi Balerdi taldeetan jo zuen, eta komunikabideetan musikaz idazten ere aritu zen, baina Soñua(1981-1986), Oihuka (1987-1991) eta Gor (1991-2011) diskoetxeetan egindako lanarengatik egin da batez ere ezaguna musikaren munduan. Talde berriak plazaratzea eta euskal musikarien esparru estilistikoa zabaltzea izan dira beti haren ardura nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.