Mario Benedetti idazlea (Uruguai, 1920) hil da bart gauean Montevideon (Uruguai), bere etxean. Osasun arazoak medio aurten lau aldiz ospitaleratu zuten idazlea.
Benedettiren gorpua Montevideoko Legebiltzarrean dago eta bihar ehortziko dute.
"Dudarik gabe egun tristea da gaurkoa uruguaitarrentzat, baina Benedettik utzi dituen lanei garrantzia eman behar diegu", adierazi du Maria Simon Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura ministroak. "Uruguaiko kulturako ikonoa izan da, baita nazioartekoa ere", Simonen arabera.
Luz Lopez Alegre 60 urtez Benedettiren emaztea izandakoa 2006. urtean hil zenetik, idazlea "ez zela pertsona bera" adierazi dute hainbatetan idazlearen gertuko lagunek.
Biografia para encontrarme poesia liburua idazten ari zen Benedetti, baina hori amaitu gabe hil da. Benedettiren azken liburuak Testigo de uno mismo zuen izena eta iazko abuztuan argitaratu zuen. Guztira, 80 obra baino gehiago idatzi zituen, horien artean, eleberriak, olerkiak eta saiakerak.
kulTURA
Mario Benedetti hil da
Bart gauean zendu da idazle uruguaitarra Montevideon, 88 urte zituela. Benedettiren gorpua Montevideoko Legebiltzarrean dago eta bihar ehortziko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu