Azken urteetan telebistan egindako lanarengatik egin zen ezagun Marivi Bilbao, batez ere, Aquí no hay quien viva eta La que se avecina serietan Izaskun Sagastumeren rolean egindako lanarengatik. Gaur eguerdian (12:30) hil da bere etxebizitzan eta familiaz inguraturik. Aurrez, ordea, bai telebistan etabaita zineman ibilbide luze eta oparoa osatutakoa zen. Borja Cobeagaren No controles (2010), Aitzpea Goenagaren Sukalde kontuak (2009) eta Vicente Arandaren Carmen (2003) film luzeetan parte hartu zuen, besteak beste.
Zinema