Marlango talde espainiarrak gaur iluntzean Donostiako Victoria Eugenia antzokian eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da, Leonor Watling kantaria faringitisarekin gaixorik dagoela-eta.
Antolatzaileek agertu dutenez, martxoren 30ean, igandez, joko du Marlangok Donostian, eta gaurko sarrerak erosita zituztenek orduan baliatu ahal izango dituzte. Nolanahi ere, sarreak itzuli eta bueltan dirua jaso nahi dutenek horretarako aukera izango dute otsailaren 9 arte. Gaur arratsaldetik aurrera Victoria Eugeniako lehiatilan itzuli ahal izango dira sarrerak, eta Kutxaren bidez erori dituztenek bihar goizeko hamaiketatik aurrera Telekutxan.
musika